Euskaltzaindia
Nire izena:
Hebreerako Mikha´el (´nor Jainkoa bezala?´) izena Michael bihurtu zen grezierako eta latineko itzulpenetan. Mikel goiaingerua deabruaren kontra borrokatu ziren aingeruen buru izan zen, eta Apokalipsian Eliza irudikatzen duen emakume erdi berriaren zaintzailea. Azkeneko judizioaren egunean arimak pisatzeko ardura izango du. VI. mendean Gargano (Italia) mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, Teodosio herensugearengandik salbatuz. Jaieguna irailaren 29an da. Aldaerak: Mikele eta Mitxel. Baliokideak: Miguel (gaz.) eta Michel (fr.).
Beste izena:
Grezierako Theódoros ´Jainkoaren dohaina´ izenetik dator. Kondairak dioenez, san Teodorok eraman zuen, san Atanasiorekin batera, done Jakue apostoluaren gorputza Compostelara, eta bertan dago ehortzirik. Jaieguna azaroaren 12an da. Aldaera: Todor (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokideak: Teodoro (gaz.) eta Théodore (fr.)